Albedo geometriko

Argizagi edo gorputz astronomiko baten albedo geometrikoa, gorputzaren benetako distira argiaren iturritik ikusten denean, disko egoki, erabat islatzaile eta lambertiar batekin (gurutzatutako zati berdinarekin) mantentzen duen arrazoia da. Jarraian ekuazioa:



Bertan, albdeo geometrikoa da, diametroa kilometroetan eta H gorputzaren magnitude absolutua.[1]

Islatze lausoak erradiazioa isotropoki islatzen dela adierazten digu, argi eragilearen iturriaren kokapenaren memoria existitu gabe.

Zero faseko angelu batek, kasu honetan, argia etortzen edo igortzen den lekura zuzenean begiratzea esan nahi du. Lurreko behatzaileei aukera hau behatu nahi duten gorputza oposizioan eta eliptikoan dagoenean agertzen zaie.

Albedo geometriko bisuala, albedo geometriko kopuruari dagokio, espektro ikusgaian dagoen erradiazio elektromagnetikoak bakarrik balio duenean.

  1. (Katalanez) Albedo geomètrica. 2017-10-08 (Noiz kontsultatua: 2018-08-21).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne